Legezko oharra

Enpresaren datuak

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, hona hemen enpresaren identifikazio-datuak.

  • Sozietatearen izena: AGUA DE INSALUS SA.
  • I.F.K./I.F.Z.: A20000139
  • Egoitza soziala: Kondeko Aldapa 5B, 2B, 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
  • Gipuzkoako erregistroan inskribatua: SS 452 orria, 180 folioa, 1991, liburukia, 8 atala, 1. inskripzioa.
  • Telefonoa: 943 659 602
  • Helbide elektronikoa: insalus@insalus.es

Jabetza intelektuala

Webgune honen iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu AGUA DE INSALUS SAren alde, eta ezin da webgunea guztiz edo partzialki birsortu eta/edo argitaratu, informatikoki tratatu, banatu, hedatu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu, ezta titularrari legez aitortutako bestelako eskubiderik erabili ere, AGUA DE INSALUS SAren aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.

Erabiltzaileak modu pertsonal eta pribatuan bakarrik erabil dezake webgune honetan agertzen den materiala, eta debekatuta dago merkataritza-helburuetarako edo legez kontra erabiltzea. Jabetza intelektualeko eskubide guztiak AGUA DE INSALUS SA erakundearenak dira.

AGUA DE INSALUS SAk aurretik jasotako baldintza horiek betetzen direla eta webgunean jasotako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du, eta dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu erabiltzaileak arau-hausteren bat egiten badu edo baldintzok betetzen ez baditu.


Datu pertsonalen babesa

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza webgune honetako “Pribatutasun politika” atalean aurkituko duzu.


Askotarikoak

A.- AGUA DE INSALUS SAk aldatu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe, webgunean jasotako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

B.- AGUA DE INSALUS SAk konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO. Ondorio horietarako, ez dira publizitate engainagarritzat joko AGUA DE INSALUS SAren webguneko ataletako edukian izan daitezkeen eta informazioaren mantentzea eta/edo eguneraketa guztiz ez egitearen edo gaizki egitearen ondoriozkoak diren akats formal edo zenbakizkoak. AGUA DE INSALUS SAk, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsok horien berri izan bezain pronto konponduko ditu.

C.- AGUA DE INSALUS SAk EZ DU MERKATARITZA-KOMUNIKAZIORIK BIDALIKO HALAKOAK DIRELA JAKINARAZI GABE, Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat joko AGUA DE INSALUS SAren BEZEROEI bidaltzen zaien informazioa, baldin eta horren helburua bezeroaren eta AGUA DE INSALUS SAren arteko harremanari eustea bada, baita informatzeko, trebatzeko eta bezeroak enpresarekin kontratatuta dituen zerbitzuaren berezko bestelako jarduerak egiteko bada ere.

D.- Erabiltzaileak, webgune honetara sartzen denean edo horretan jasotako informazioak erabiltzen dituenean, arau aplikagarririk urratzen badu, AGUA DE INSALUS SA ez da horren erantzule izango.

E.- AGUA DE INSALUS SA ez da webgune honetako informazioa, materiak eta programak erabiltzearen ondoriozko kalte eta galeren erantzule izango, horien izaera gorabehera. Erabiltzaileari webgune honen bidez hirugarrenek eskaintzen dituzten prestazio eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dieten estekak (linkak) eta hipertestua ez daude AGUA DE INSALUS SAren kontrolpean; hortaz, enpresa ez da horietan jasotako informazioaren erantzule, ezta informazio horren ondoriozko efektuen erantzule ere.

F.- Hirugarren aldeek legez kontra erabiltzen badituzte aipatu erakundearenak izan gabe webgunean agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak, merkataritza-markak, AGUA DE INSALUS SA ez da horren erantzule izango. Ez da, halaber, webgune honetatik beste batzuetara joateko esteketako edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule izango.

G.-Azken batean, erabiltzaileak webgunean agertzen diren zerbitzuak, edukiak, estekak (linkak) eta hipertestuak nola erabiltzen dituen, horren erantzule bakar izango da.